1. Kluba elkarrekin gozatzeko eta partekatzeko topalekua da. Utzi zure rollo txarrak atarian.
2. Kluba, bere jardueren bidez, bere bazkide gehienen beharrei erantzuten saiatuko da.
3. Lehiaketak harremanak izateko eta besteengandik ikasteko aitzakia dira. Ez ezazu aukera galdu.
4. Adiskidetasuna betiere edozein araudi baino hobea izango da.
5. Erregelamendurik onena nork bere mugak onartzea eta horiekin bizitzen jakitea da.
6. Ez konparatu zeure burua albokoarekin; hasteko, jantzi ere desberdin janzten zarete; pentsa ezazu zeure aurrerapenetan. Atzo baino hobeto arituko zara gaur, seguru.
7. Buruan duzun helburu bakarra irabaztea eta irabaztea bada, ez duzu zaletasun honetaz ezer askorik gozatuko eta hau ez da zure kluba.
8. Leihaketaren batean Txingudisloten izenean parte hartzeko gogoa eta zortea baduzu, jakin ezazu zure ekintzak eta jokabidea izango direla gure klubaren irudia. Jardun zaitez aurreko zazpi puntuetakoa aintzat hartuta.
9. Kluba denona da; eta ez gutxi batzuena. Zenbat eta parte gehiago hartzen duzun, orduan eta zeureagoa dela sentituko duzu.
10. Aurreko puntu horiekin identifikatzen bazara..., zorionak, gozatu egingo duzu, ziur.
Dekalogo honek ez du asmo-zerrenda izan nahi, ez eta utopia bat eta maitagarri-ipuin bat ere. Aitzitik, nahi duena zera da, egun batean gutxi batzuk proiektu honetara bultzatu gintuzten helburuak, printzipioak eta idealak jasotzea, alegia. Proiektu horri esker gaurdaino:
Adiskidetasun ederra sortu dugu ezagutu dugun hainbat pertsona zoragarrirekin.
Esperientzia sano eta kilikagarri berriez gozatu ahal izan dugu.
Gure herria ezagunxeago egiteko aukera izan dugu.
|