HURRENGO LASTERKETAK
16/10/09 - SuperTurismoak
21/11/09 - Gipuzkoa LMP
18/12/09 - SuperTurismoak
¡
IHARDUERAK
Iharduera sozialak
Nortzuk gara
Non gaude
Dekalogoa
Egin zaitez erabiltzaile

 

LINKS
SlotDonosti
ASE-Slot
 

 

Txingudi Slot Elkartea irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da; GIPUZKOAKO Txingudi eskualdean Slota praktikatzeko, sustatzeko, eta hedatzeko jarduten du.

Lagun talde batek sortu zuen. Beren asmoa zen Irunen lekua bat edukitzea biltzeko eta gure zaletasun honi buruzko edozein gairi buruz informatzeko eta komentatzeko. 1998an hasi zenetik, ahaleginak egin dira bisitatzen diguten guztiei une atseginak gozatuz lagunak egiteko aukera eskaintzeko, adeitasunezko giroan eta lehiaketen funtsa ahaztu gabe. Eten gabe egiten ditugu ahaleginak zaleak gure egitea ezagutu dezan, gure lagun egin dadin eta gure hirian Sloteko lehiak eta jarduerak egin daitezen lortzeko.

Gure instalazioetan, 90 metro karratu dauzkagu gure hobbyari ekiteko; gune txiki bat dago boxetarako, han gure autoak konpondu eta puntu-puntuan jartzeko.

Elkartean, pista askotarikoak dauzkagu:

· Abiadura-zirkuitua, Ninco markakoa, 6 erreitakoa eta 33 metroko ibilbidea duena, zuzen nagusia 8 metro baino luzegoa duela. Trazatu oso teknikoa da, gune azkarrak eta mantsoak nahastuta.

· Rallyko bide-zati bat guztiz dekoratuta eta bira bakoitzeko 15 metroko ibilbidea, batez beste. Scalextric materialezkoa da

· Ninco materialezko pista ugari, bide desberdinak muntatu ahal izateko.

· Geuk egindako egurrezko hiru bide, “slotcircuits”ek merkaturatzen dituenak bezalakoak. 2 metro karratukoak dira; eta 13, 17 eta 20 metroko garapenak dituzte.

Gipuzkoako txapelketa ohizkotik aparte, urtean zehar beste jarduera batzuk ere antolatu ohi ditugu hainbat jaitan; horrela, eskualdeko gazteagoengana eta hain gazteengana hurbiltzen dugu zaletasun hau.

Zeren zain zaude? Egin zaitez bazkide

ZATOZ GUREGANA ETA GOZATU

 

...